Egia esanda ez nuke esango diska hau egitan "otra cosa" denik. Julieta Venegas , abeslari eta konposatzaile mexikarrak ondo ikasia dauka ikasgaia eta ez du froga arriskutsurik egiten bere azkenengo disketan. "Si" izeneko CD hartan agian bere azkenengo aukera zena ongi profitatu zuen eta hortik aurrera formula behin eta berriz errepikatzen da aldaketa minimo batzuekin: amodiozko kantak giro popi eta erakargarrietan jantzia. Orain dela gutxi irakurritako elkarrizketa batetan argi utzi zuen: "Nik badakit munduan oso gauza ikaragarri txarrak gertatzen ari direla. Askotan saiatu naiz injustiziaz eta zoritxarretaz hitzegiten baina ez zait irteten, sentitzen dut". Hortaz, musikari tijuanarra honek bere azken alean eskeintzen diguna aintzineko formula da: maitasuna bere etapa guztietan, ahots epel eta goxo bat, apaindura poperoak baina sukrearekin pasatu gabe
eta batez ere oso konposaketa onak , azken finean garrantzitsuena dena. Julietaren musika ezin obea da kotxean, familian entzuteko. Adin ezberdinetako entzueek disfrutatu dezakete (umeek barne) autoaren ekipoa tortura tramankulu bat bihurtu gabe. Baten bat aukeratzekotan: "Revolución", "Un lugar" eta "Amores Platónicos" ... ez horregaitik.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)

0 comments:
Post a Comment